XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

erauzketa-abiadura / A zona / B zona / irabiatze-abiadura / 2. irudia: Erauzketaren abiadura vs. irabiatze-abiadura.

Irabiatze gogorra daukaten erreaktoreetan zalantza batzuk sor daitezke 3. irizpidea erabiltzerakoan.

Interfasearen area totala ez bada kontutan hartzen erauzketa-abiaduraren ebaluazioan, erauzketa-abiadura gehi daiteke abiatze-abiaduraren arabera, sistema erregimen zinetikoan dagoenean erreakzio kimiko interfase baten kausaz.

A zonaren gehipenak ez du adierazten difusio-pelikula lodiaren gutxipena, baizik eta fase dispertsoaren tanta-kopuruaren handipena.

Beste aldetik, B zonaren tramo leunak ez du baieztatzen estrakzioa erregimen zinetikoan gertatzen dela.

Abiatze-abiadura altua denean, nahiz eta fase dispertsoan dagoen tanta-zenbakia konstante mantendu, formazio abiadura eta koalestzentziarena berdinak direnez gero, tanten barnean barneko zirkulazioa eta nahaste pobrea ager daitezke: kasu honetan zona leun batek, erregimen difusionala simula dezake ere.

ERREGIMEN ZINETIKOARI DAGOZKION EREDUAK

Difusioz kontrolaturiko interfasearen erreakzioa

Honelako kasuetan gertatzen den mekanismoa ondoko bi etapen bidez deskriba daiteke: a) Interfasean absorbatutako disolbatzailearen molekulen eta metalaren arteko interfaseko konplexu baten formazioa.

b) Interfase-konplexuaren transferentzia interfasetik fase organikoraino eta geratzen diren hutsetan konplexuaren ordezkapena disolbatzailearen molekulez.

Erabiltzen diren ekuazioak hauexek dira.